Fuentes web
Entradas
Comentarios

          Badago nor, Azpeitian bizi dena, eta bertako Ikastola zein den ez dakiena. Kontua da, publifikazio legearen ondoren lehengo Ikastola zena, Karmelo Etxegarai, publifikatu egin zutela. Beraz, orain Ikastetxe Publiko bat da. hau honela izanik, Azpeitiko herria ikastolarik gabe geratuko zen .

          Baina, berri bat egin zen, Ikasberri Azpeitiko Ikastola. beraz egun badugu geurea den Ikastola Azpeitian , baina bakarra, eta ez askok uste edo esaten duten moduan bi. Eta bestela dokumenta dadila.

 

IKASTOLAREN IZENA ETA IZANA

         Azpeitiko Ikastola 1965.1966 ikasturtean jaio zen lehenengo aldiz zortzi ikaslerekin eta 1995-1996 ikasturtean bigarren sorrera eman zitzaion 585 ikaslerekin. Egun 450 ikasle inguru daude.

        Bietan herritarren gogo, lan, diru eta erdimin handien ondoren jaio zen Ikastolaren ezaugarri nagusiak bizirik mantentzeko helburuarekin: euskalduna, pluralista, herrikoia, demokratikoa eta nazionala.

         1978-1979 ikasturteaz geroztik kooperatiba eraketa ezan zuen Ikastolak eta orain, berriro egituraketa honekin jarraitzea erabaki da Ikastolari izen berri a jarriz: AZPEITIKO IKASTOLA IKASBERRI KOOPPERATIBA.

         Ikasberri Ikastolak giza taldean oinarritu nahi du, herritarren ekimenak ezinbestekotzat joz, nazionaltasun zentzuaz Herria egituratuz eta Europa eta mundura zabalduz.

        Ikastolen historian eta Ikasberrik duenean gauza bat nabarmendu da, jabegotza eta erabakimena gurasoena izatean gauzatzen dela Ikaslolen benetako indarra.

        Ikasberrin 0 urtetatik hasi eta 18 urte arte bertan jarraitzeko eskaintza aurki daiteke: Haurtzaindegia, Haur Hezkuntza, Lehen hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa.

         Horrez gain, esan beharra dago, Ikasberri Ikastola euskalduna dela eta D eredua dela bertako hezkuntza eredua.

        Ikasberri ikastolak hainbat gauza hartzen ditu kontutan: Alde batetik, ikaslea da ardatza, ikasleekiko komunikazioa eta hurbiltasuna landu eta beraien motibazioan sinetsi nahi baitu. Euskara eta euskal kultura oinarri; euskal kultura ikasgai, euskal inauteriak, Euskal Herriko historia, gazte hizkera, euskal dantzak … Eleanitza ere bada ingelesa asko sartuta baitago.

 

ZER ARRAZOIA DUTE ALA EZ??  JAJA

 

txorien kanta, itsasoaren olatuak, haurren zarata, oilarra, trumoia, itsasontziaren sirena eta beste hainbat hots eta zarata haurrekin landu eta jolastu ahal izateko.

IKT ko lana

Ahurdunaldia

Entradas antiguas »